XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guzti hau dela eta, motoretan momentu / abiadura ezaugarriak eta sorgailuetan tentsio / kargakoak ezagutzea oso beharrezkoa da.
Gainera, eta hauekin batera, ezaugarri hauen aldakuntza-mugak ezagutzea oso bidezkoa da.
6.3.- ARIKETAK6.1.- Defini ezazu Faraday-ren legea.
6.2.- Esplika ezazu banan-banan ondoko parte hauen bete beharrak: - Armadura-harilkatua
- Induzitua
- Iman iraunkorra
- Eremu harilkatua
- Errotorea
- Estatorea
6.3.- Armadura, burdinezko xafla mehe batzuz osatzen da.
Zergatik? eta zertarako?.
6.4.- Armadura osoan induzitzen den indar elektroeragilearen formula zein legeren arabera lortzen da? Idatz ezazu formula.
6.5.- Defini ezazu momentu elektromagnetikoa.
6.6.- Zein izen du
6.7.- Nolakoak dira estatoreko poloak? Irtenak ala launak? Noiz erabiltzen dira batzuk eta noiz besteak?.
6.8.- Eremuen ardatzen arteko angelua zero denean, momentua zero da.
Zenbatekoa da momentua angelua 90ampdeg;koa baldin bada?.
6.9.- Aurreko galderan aipatutako angeluari,
Erabiltzen al da beste izenik,
6.10.- Zer diferentzia dago dinamo eta alternadore artean?.
6.11.- Definitu zer den makina sinkronoa.
6.12.- Definitu zer den makina asinkronoa.
6.13.- Monofasiko den eta bi polo dituen sorgailu batek estatorean 1.000 espirako haril bat dauka.
Errotoreak burdintartean sorterazten duen indukzioaren balio maximoa 0`8 Teslakoa da eta indukzio honen itxura sinusoidala da.
Estatoreko barne-diametroa 0`1 mkoa da eta bere ardatz-luzera ere,0`1 mkoa.
Errotoreak 3.000 b.m.ko abiadura dauka.
Zer eskatzen da:(...).